2007/05/23

HEZKUNTZA HEDATZEN EUSKAL HERRIAN

1806an Unibertsitate Napoleonikoa Iparraldean ezarri zen, eta haren hedadurari jarraituz, 1857an Moyanoren Legea Hegoaldean. Lehena Napoleonen kutsu inperialistarekin ezarria zen, hezkuntza sistema bakarra, lurralde osorako, frantsesez eta egitura hertsiki zentralistarekin.
Honen pareko, Hegoaldean, egitura hertsiki zentralistarekin, gazteleraz, lurralde osorako, hezkuntza sistema bakarra, burgesientzako xedeak arautuz eta gutxiengo gobernarien ideologiak ezarritakoa Moyanoren Legea dugu. Bertan ikusten dugu lehenengoz, kapitalaren interesak eta Estatuarenak elkartzeko joera hezkuntza sistemaren bitartez, alegia: "Hezkuntza homogeneoa" behar zuten sistema arautuaren bidez: batasun nazionala bermatzeko (hizkuntzaz eta kulturaz) eta orduantxe sortutako Estatuak ezarritako identitate berria eraikitzeko (industrializazio aroko beharrizan sozial eta ekonomikoei begira zegoena). Ondorengo hezkuntza legeak ez dira aldatu: Iparraldean hezkuntza gatazka laikotasunaren inguruan bildu da, eta Hegoaldean, publiko eta pribatuaren arteko dikotomian. Euskal Herriak ez du izan ez hitzik ez presentziarik araubide horietan. Hezkuntza homogeneo horren bidean, hala ere, protagonista isildua izan da, baina ez isila.

Hezkuntza sistemaren bitartez erreproduzitu egiten da, zelako gizartea halako hezkuntza eta alderantziz, baina baita produzitu ere. Gehienetan erresistentzia gisa erantzuten da, zeren kapitala eta Estatuaren arteko oreka apurtzen da gizarte zibilaren interesek erantzunik ez badute. Horren lekukoa da euskaltzaleek Estatua albo batera utzita ernatu behar izan dituzten egitasmoak. Horren emaitza dira, besteak beste, eskola elebidun gisa 1925ean Bizkaian sortutako Auzo eskolak, oso fokalizatua baina sustrai sendokoa; ostean, 1925-36 bitartean, loratu zen Etxe eskola, hedadura handikoa baina ia hol zorian geratu zena gerra garaian; eta, 1960tik aurrerako Ikastola, berreskurapen nazionalari begira egitasmorik iraunkorrena eta herrikoiena. Hala eta guztiz ere, egitasmo horiak, zoritxarrez, oraindik ez dute hezurtu hezkuntza sistema propioa Euskal Herri osorako.

2007/05/06

GIZARTEA - ESKOLA

Gizartea eskolan islatzen da, eta horregatik, eskola antolakuntzak gizartearen antolakuntza ikus araziko digu.
Baina zer da GIZARTEA? Gizarte Zientzien Nazioarteko Entziklopediaren arabera, Gizartea era askotan definitua izan da. Oro har gizartea populazio nahiko independientea edo buruaskia da. Baditu barneko antolaketa, lurralde eremu bat eta berezko kultura. Bere jarraipena neurri handi baten bere partaideen ugalketa sexualaz lortzen da. Gizartea sozial sistema da, non mota ezberdinetako taldeak, ekintzak eta harremanak, guztiak autonomoak baina interakzioan dauden. Jarduera ekonomikoek, erlijiosoek, politikoek badituzte euren antolaketa, ezaugarri eta mugak. Baina sistema bat bezala haien artean loturak eta eraginak dituzte.

Eragin hau edo interakzio hau populazio berdin baten gainean ematen denean esaten da populazio horrek gizarte bat osatzen duela.
Beraz, nolako gizartea, halako eskola izango dugu. Eta eskolan nola heziak garen, gero halako gizartea osatuko dugu.

2007/04/18

AUZO ESKOLAK


XX. mendearen hasierakoak ditugu auzo eskolak. Garai hartan, hezkuntza eta kultura aldetik nekazari munduan eta herri txikietan bizi ziren umeen egoera kaskarra zela eta, Bizkaiko Aldundiak auzo eskolak sortzea erabaki zuen. Urteetan zehar, eta beti ere 1937an estatuaren menpean geratu arte eskola hauek, ehundaka eskola eraiki zituen Bizkaiko Aldundiak hainbat auzotan. Honela, 5 urtetik hasi eta 12 urte bitartera arte, edozein auzotako umeak hezkuntza egokia jasotzeko eskubidea izan zuen, bi hizkuntzatan, euskara eta gaztelera.
Diputazioak eskolen kokapena finkatzen zuen. Auzotarrek lan eskerga egiten zuten Aldundiak diruz lagundutako eraikinak jasotzen edota zeuden eraikinak egokitzen. Momentuan legean zeuden arauak bete behar zituzten eskolok: neurriak, argitasuna, higienea, komunak, sukaldea... eta udalarekin batera eraikinaren eredua erabakitzen zuten. Honetaz gain, Aldundia langileetaz, beharrezko materiala erosi eta helarazteaz, hezkuntza plana ezartzeaz eta ikuskaritzaz arduratzen zen. Material aldetik ongi hornitu ziren eskola horiek: mapak, barometroa, liburuak, pupitreak, josteko makina, plumilak, tintak...
Bi eskola bereizten ziren: nekazal eskualdekoak eta eskualde mistokoak. Nekazal eskualdetan euskaraz soilik hitz egiten zenez euskaraz irakasten zen eta gaztelaniaren lehen urratsak ere bai. Eskualde mistoetan, berriz, irakaskuntza gaztelaniaz zen.

2007/03/07

Postak idazten: GAIA

Hasiera baten, ikasgai honetan ematen ari ginena ulertzea, nahikotxo lan izan da niretzat gai bat hartu eta hasteko. Ezin nituen ideiak argi jarri gaia aukeratzeko, ematen geunden gauza berri guztiak antolatu eta gure interneteko atari horretan plazaratzeko.
Hori dela eta, egoera pertsonalak utzi didan einean, nire kabuz eta denbora asko sartuz arlo berri hau ulertzea lortu dudala uste dut. Dena den, ez da erreza gauza berrien aurrean izaten dugun beldurra ekidin eta jardutea.
Baina blogga idazteko gaia aukeratzea ere ez da gauzarik errazena izan. Hainbat duda izan ondoren, esku artean ditugun ikasgai desberdin bi elkarlotzea erabaki dut: hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak alde batetik, eta ikastetxearen antolamendua bestetik. Azken honetarako ikerketa lana egiten nagoenez, gai berdina hartzea pentsatu dut: AUZO ESKOLAK: Asterrikako auzo eskola. Honela, nire bloga gai horri buruzko gidatxoa izatea gustatuko litzaidake, interneteko mundu zabalean aletxu bat besterik ez gai honekin eta nire ikerketarekin lotuko gaituena.
Beraz, ongi etorri eta ea nire asmoak egi bihurtzen ditudan!

2007/02/28

HASIERA

Kaixo lagunok! Asko kostata baina azkenean aurrera egingo dut nire saiakera berri honetan. Bilboko irakasle eskolan Haur Hezkuntzako ikaslea nauzue eta 3. mailako Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak ikasgaian blog bana sortuko dugu. Inoiz ez naiz batere trebea izan teknologia berrietan, beti atzetik gauza berriak ikasten joan naiz. Baliteke adinarengatik izatea, zeren guk institutu garaian (1986-1990) informatika ematen genuenean MS-DOSa zen. Apurtxu bat kokoteraino bukatu nuen ordenagailuekin, zeren kode hori ikastea... Ostean, egunean jartzen joan behar izan dut beti ere nire kabuz, eta hara non orain gure bloga sortu behar dugula modan dagoen eta azkenetarikoa den tendentziarekin: WEB 2.0.

Ahaztu aurretik, nor naizen ere azaldu beharko dut, ezta? Arte ederretan lizentziatutako Ondarroako neska bat naiz. Gaur egun, agian nire umetxuaren eraginez edo, haur hezkuntzako 3. maila bukatzen ari naiz. Norbaitek nirekin harremanetan jarri nahi izanez gero,
hona hemen nire e-maila: iholditxu@hotmail.com. Besterik gabe, ezagutu nahi ni eta nire familia?


Beno, espero dut eskatzen dena ondo burutzea eta bisitarientzat lagungarri izatea.