Hasieran Aldundiak 50 eskola eraikitzea erabaki zuen, baldintza bi jarrita: bata, euskaraz ondo jakitea, euskaraduna izatea, batez ere inguru euskaldunetara joateko (leku askotan euskaraz besterik ez zuten hitzegiten, Asterrikako auzoa kasu); eta bestea, lanpostu guztietan, mailarik bereizi gabe, hasteko urtean 3000 pezeta ordainduko zituztela. Deialdi honek erantzun ona izan zuen eta bertatik sortu zen lehenengo irakasle taldea. Besteak beste Juliana Azpeitia, Sorne Unzueta, Primitiva Unzueta, Consuelao Gallastegi...
Interesgarria iruditzen zait ataltxu honetan zehazki gaia dugun Asterrikako maistrei buruz zerbait aipatzea. Gerra aurretiko sasoi hartan hiru maistra desberdin egon ziren Asterrikako auzo eskolan: Remigia Belzunegi Arruti (hasieratik, 1925eko otsailetik 1926ko gabonak arte), Mª Begoña Alegria Olea ( 1926ko gabon ostetik 1931/32 ikasturtea bukatu arte) eta Ana Unzueta Larrañaga (1932/33 ikasturtetik 1936an gerra sartu arte). Gure elkarrizketatu guztiak, Anitaren oroitzapen ezin hobeak dituzte, bai maistra bezala eta baita pertsona bezala espeziala omen zen. Beraiek orain dakitena anitari zor diotela kontatu zidaten.
Elkarrizketatuek hainbeste aipamen egin ondoren, honi buruz ikertzen aritu naiz, baina ezer gutxi lortu dut:
- 1909ko irailaren 1ean jaioa, Elgoibarren.
- Gurasoak Esteban Unzueta eta Mª Simona Larrañaga.
- Anai-arrebak: Mª Concepcion, Simona, Ana, Lazaro, Isabel, Andoni eta Mª Karmen.
- Elgoibarren 1991ra arte enpadronatuta, gero Donostira joan zen.
- Badirudi ez zela ezkondu, baina ezin izan dut zihurtatu.
- Gregorio Arrienen liburuan agertzen denez, nº de escalafon 96a du eta 11. promoziokoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario