Hasiera baten, ikasgai honetan ematen ari ginena ulertzea, nahikotxo lan izan da niretzat gai bat hartu eta hasteko. Ezin nituen ideiak argi jarri gaia aukeratzeko, ematen geunden gauza berri guztiak antolatu eta gure interneteko atari horretan plazaratzeko.
Hori dela eta, egoera pertsonalak utzi didan einean, nire kabuz eta denbora asko sartuz arlo berri hau ulertzea lortu dudala uste dut. Dena den, ez da erreza gauza berrien aurrean izaten dugun beldurra ekidin eta jardutea.
Baina blogga idazteko gaia aukeratzea ere ez da gauzarik errazena izan. Hainbat duda izan ondoren, esku artean ditugun ikasgai desberdin bi elkarlotzea erabaki dut: hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak alde batetik, eta ikastetxearen antolamendua bestetik. Azken honetarako ikerketa lana egiten nagoenez, gai berdina hartzea pentsatu dut: AUZO ESKOLAK: Asterrikako auzo eskola. Honela, nire bloga gai horri buruzko gidatxoa izatea gustatuko litzaidake, interneteko mundu zabalean aletxu bat besterik ez gai honekin eta nire ikerketarekin lotuko gaituena.
Beraz, ongi etorri eta ea nire asmoak egi bihurtzen ditudan!
2007/03/07
2007/02/28
HASIERA
Kaixo lagunok! Asko kostata baina azkenean aurrera egingo dut nire saiakera berri honetan. Bilboko irakasle eskolan Haur Hezkuntzako ikaslea nauzue eta 3. mailako Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak ikasgaian blog bana sortuko dugu. Inoiz ez naiz batere trebea izan teknologia berrietan, beti atzetik gauza berriak ikasten joan naiz. Baliteke adinarengatik izatea, zeren guk institutu garaian (1986-1990) informatika ematen genuenean MS-DOSa zen. Apurtxu bat kokoteraino bukatu nuen ordenagailuekin, zeren kode hori ikastea... Ostean, egunean jartzen joan behar izan dut beti ere nire kabuz, eta hara non orain gure bloga sortu behar dugula modan dagoen eta azkenetarikoa den tendentziarekin: WEB 2.0.
Ahaztu aurretik, nor naizen ere azaldu beharko dut, ezta? Arte ederretan lizentziatutako Ondarroako neska bat naiz. Gaur egun, agian nire umetxuaren eraginez edo, haur hezkuntzako 3. maila bukatzen ari naiz. Norbaitek nirekin harremanetan jarri nahi izanez gero, hona hemen nire e-maila: iholditxu@hotmail.com. Besterik gabe, ezagutu nahi ni eta nire familia?

Beno, espero dut eskatzen dena ondo burutzea eta bisitarientzat lagungarri izatea.

Etiquetas:
hezkuntza,
teknologia berriak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)